Ramón Martiarena Lascurain

Ikasketak: Arkitektoa

 

Ramon Martiarena Lascurain (1898-1966)

Ramon Martiarena Lascurain Zumaian jaio zen, 1898ko urriaren 28an. Gurasoak, Ramon Martiarena eta Carmen Lascurain izan ziren. Sei anai-arrebetatik gazteena zen.

Madrilen egin zituen Arkitektura ikasketak, eta 1936ko otsailaren 11an graduatu zen. Estilo arrazionalista eta espresionista zuen.

1927-1942 artean Soriako udal arkitektoa izan zen. Ondoren, Luis Alustizarekin batera Obra Sindical del Hogarren (OSH) aholkulari izan zen, eta bien artean babes ofizialeko etxe ugari diseinatu eta eraiki zituzten Eibarren. Regiones Devastadaseko Gipuzkoako Bulegoarekin aritu zen lanean, eta 1946tik aurrera enkargu pribatuei ere erantzun zien.

Donostian hil zen 1966ko urtarrilaren 6an, 67 urte zituela.

Hona hemen arkitekto honek Eibarren diseinatu eta eraikitako tailer eta etxebizitza batzuk:

Tailerrak:

  • Alfaren fundizioa (1950), Raimundo Alberdirekin batera egina
  • Beistegui Hermanosen eraikinetako bat, gero Leonardi Azpiri izango zena, Arragueta kalea 20 (1951)
  • Cadenas Iris enpresaren hasierako lantegia, Iparragirre 2 (1955)
  • Larrañaga y Elorza, Barrena 13 (1956)
  • PAMPO (OJMAR), Arane 15 (1957/1958)
  • Trust Eibarrés, Murrategi 9 (1957/1958)
  • Laurona, Otaola 25 (1962)
  • Jardiñeta 34ko eraikin industriala (1963)

Etxebizitzak eta bestelakoak:Etxe Sindikala

  • Carlos Larrañaga etxe-multzoa (1949). 
  • Azitaingo gasolindegia, Barrena 19 (1951)
  • Alfako Lehen Hezkuntzako eskola (1951)
  • Legarregain kaleko 2, 4 eta 6 eta Arratebideko 17  (1953)
  • Izagirre eta Lekuona medikuen klinika pribatua, Pagaegi kalean (1955)
  • Txaltxa-zelai kaleko 18 eta 20  (1956)
  • Etxe sindikala, Untzaga plazan (1957)

 1966.urtean hil zen, 68 urterekin.

 

 Carlos Larrañaga Etxadiko (1949) maketa, etxadirako sarrera eta gaur egungo ikuspegia:
 
Carlos Larrañaga maketa Carlos Larrañaga sarreraCarlos Larrañaga
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Eibarko eraikinak