Raimundo Alberdi Abaunz
Ikasketak: Arkitektoa
Raimundo Alberdi (Azkoitia, 1899 - ?)
Raimundo Alberdi y Abaunz Azkoitian jaio zen, 1899ko urtarrilaren 7an. Gurasoak Juan Jose Alberdi eta Maria Josefa Abaunz izan ziren, eta hiru arreba nagusi izan zituen.
Hasierako ikasketak Azkoitian egin zituen. 14 urterekin Gasteizko Institutuan ari zen ikasten, eta gutxienez 18 urte bete arte han egon zen. Bartzelonara joan zen Arkitekturako ikasketak egitera eta 1928an graduatu zen. Hala ere, titulua eskuratu aurretik diseinatu zuen AYA enpresa (gaur egun, Portalea), 1926an. Ikasle garaian, Alemania, Austria, Belgika, Hungaria, Frantzia eta Suitzatik bidaiatu zuen, Europan zehar garatzen ari zen arkitektura berriaz elikatu nahian.
Carmen Alonso y Areizaga donostiarrarekin ezkondu zen 1930. urtean, eta Donostiara joan ziren bizi izatera.
Gerraren ostean, Eibar Hondatutako Eskualde izendatu, eta berreraikitze-plan nazioanalrean barruan sartu zuten. Raimundo Alberdik, Eibarko udal arkitekto zena 1937ko abuztuaz geroztik, Eibarko trazatu berria eratuko zuten eraikin eta tailer ugari diseinatu zituen, Haietako batzuk, gerran zirela egin zituen.
Asko dira hark diseinatu eta eraiki zituen tailer, etxebizitza-tailer, etxebizitza eta azpiegiturak. Hona hemen haietako batzuk:
Tailerrak eta etxebizitza-tailerrak:
- AYA, Aguirre y Aranzabal (1926). Gaur egun, Portalea eraikina, Bista Eder kalean.
- CADENAS IRIS tailerraren ideia eta proiekzioa (1930eko hamarkadada ingurukoa). Iparragirre kalean.
- El Casco etxebizitza-tailerra (1938), Blas Etxeberria kalean.
- HEINZA etxebizitza-tailerra (1938), Matxarian.
- BOJ (1939), Matxarian
- Hijos de Gabilondo (1939), Barrena kalean.
- Acha, Estaziño 7 (1939 eta 1943)
- AURRERA eraikineko bulegoak (1940), Bidebarrieta kalean.
- José Mutiloa, Txonta 14 (1941)
- VIUDA DE ORTUOSTE (1941), Asua Errekan.
- ALFAren handitze-lanak (1941)
- Etxebizitza-tailerrak, Isasi 24-26 zenbakietan. (1942)
- MENDIGUREN Y ZARRAUA etxebizitza-tailerra (1943-1944), Arragueta kalean.
- Francisco Arana, Ubitxa 8 (1943)
- Lorentzo Telleria, Errekatxu 5 (1943)
- Ibargain 3ko eraikin industriala (1943)
- Gumersindo Dorado, Iparragirre 6 (1944)
- Gaspar Arizaga etxebizitza-tailerra (1946), Estaziño kalean.
- Ibargain 6ko eraikin industriala (1946)
- Barrena 32ko eraikin industriala (1948)
- Gisastubide 1-3ko eraikin industriala (1955)
- La Imperial Española, Otaola 22 (1955)
Etxebizitzak
- Juan Antonio Mogel / Carlos Larrañaga etxe-multzoa (1945)
- Maria Angelako kaleko etxadia (1947)
- Errebal, 23. (1947)
- San Juan, 17-18 zenbakiak (1948)
- Bidebarrieta, 7. bihurguneko eraikina (1949)
Bestelakoak
- Rialton, zine-aretoaren egokitzapen-lanak (1939)
- Arrateko santutegiaren berreraikuntza-lanak (1940-1941)
- Arrateko landa-eskola, kolonia (1942-1944)
- Ibarkurutzeko iturria (1944)
- Armeria Eskola berritze eta handitze-lanak (1947-1949)
Eibarko eraikinak
Viuda de Ortuoste
ASUA ERREKA
Gabilondo
BARRENA
Barrena-32
BARRENA
Gaspar Arizaga
CENTRO BAJO
Mendiguren y Zarraua
CENTRO BAJO
Acha Hermanos
CENTRO BAJO
Aguirre y Aranzabal (AYA )-> Portalea
ERREKATXU - BISTA EDER
Lorentzo Tellería S.L.
ERREKATXU - BISTA EDER
Gumersindo Dorado
IPARRAGIRRE
Ibargain 3
JARDIÑETA - IBARGAIN
Pablo Soroa
MATSARIA
La Imperial Española
OTAOLA
Jose Mutiloa S.A.
TXONTA
Francisco Arana
UBITXA - URKI
Olave Solozabal y Cia. (El Casco)
CENTRO BAJO
Cadenas Iris
IPARRAGIRRE
Ibargain 8
JARDIÑETA - IBARGAIN
Ibarkurutzeko iturria
CENTRO BAJO